Galaxia artean – Entre galaxias

Etive ibaiak izen bereko harana zeharkatzen du Glencoeko mendien artean. Ingurua ikusgarria da benetan, eta ezin duzu ibaiarekin paraleloan doan errepidea zeharkatu ur jauziak eta paraje ezberdinak miretsi gabe, mendi hauen bereizgarri den giroaz eta argiaz gozatuz. 2015ean ezagutu nuen lehen aldiz, 2017an bisita egin nuen berriro, eta joan den abuztuan berriz ere bailara bisitatu genuen.

El río Etive recorre el valle del mismo nombre entre las montañas de Glencoe. El entorno es grandioso, y uno no puede recorrer la carretera que va paralela al río sin parar a admirar las diferentes vistas, saltos de agua y diferentes parajes disfrutando de la luz y el ambiente que caracteriza a estas montañas. Lo conocí por primera vez en 2015, en 2017 lo visité de nuevo y el pasado agosto volvimos a recorrer el valle.

Kontua da ibilbideko puntu batean ibaiak behera egiten duela, eta urak zertxobait baretzen direla, putzu-gune bat osatuz. Ur gorrixkak eta ilunak dira, lur hauetako ibaien sedimentu bereizgarriak direla eta, eta hondo beltzaren gainean nabarmentzen diren apar zuriak sortzen dira.

El caso es que en un punto del recorrido el río se retuerce y las aguas se calman un poco formando una zona de pozas. Son aguas rojizas y oscuras, con el sedimento característico de los ríos de las tierras altas, que forman espumas blancas que resaltan sobre el fondo negro.

Etiveko aparrekin jolasean aritu nintzen arratsalde hartan galaxiak sortzen eta desegiten ikusi nituen. Etengabeko unibertso bat imajinatu nuen, burua hegan egiten utsiz konstelazio bila. 

Aquella tarde jugando con las espumas del Etive vi galaxias formarse y disolverse en el espacio. Imaginé un Universo en movimiento continuo dejando la cabeza volar buscando constelaciones.

Esta entrada fue publicada en Argazkiak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *